XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezta ba arritzeko, zentsudunak diran gizonak, baserriaren berakoa, begi txarrez ikustea; baserria lurperatzen bazaigu, Euskaldunen izatea, galdutzat eman dezakegu.

Orregatik naiz agintari, naiz Euskal-idazle, iratizlari ta abar, baserriaren alde jokatzea, ezta ba arritzeko.

Ni ere baserritarra nazute, eunetik eun baserritarra.

Nere guraso, aiton eta aitonen aitonak baserrian jayo, bizi, ta illak dira; nere abizena, Aristizabal, badirudi zugaitzez egiña dala.

Orregatik, baserritar asko bezela ezjakiña, ikasi gabia, jakinduri gabia nazute; bearrak erakutsi didan pittin bat besterik ez dakit; baña, esaten danez, ezjakin batek bere etxean geyago omen daki, jakintsu batek besterenean baño.

Orregatik, nere jakinduri pittiña, nere ondar alea, baserriaren alde jartzera nijoakizute.

Euskal baserria, goitik beraka dijoakigu.

¿Zer dala ta?... Ara.

Beste nazioetan nekazaritza buruz, aurrerapen aundiyak egin dituzte, eta gu, len bezela gaude.

Amerika eta beste erri askotatik, guk emen eginta baño merkeago, gauza asko datozkigu.

Orregatik, emengo baserritarra, lanian gau ta egun ari ta ere, bear ainbat irabazi ezindu atera.

Ara or, gure baserriak ustutzeko zerdalakoa.

Gañera, naiz ta baserritarrak beste errietako aurrerapenak artu, aiek bezela ezin dezakegu lan egin.

Batetik, gure baserri askok, sail txikitxuak, eta batez ere aldapatsuak dauzkate, beste erritan ibiltzen dituzten tresnak sartzeko (traktore, segadora ta abar).

Bestetik, giroak ere aldatu bearko lirake, eta ori ezin da; oraindik gizonak ezdu asmatu orrelako aurrerapenik.

Eta... ¿Baserritarren berekoitasuna, ezalda aldatu bear?....

Gai ortaz asko itzegin da, geiegi.

Baserritarra berekoya omen da, ta... ¿Zer egin da orañarte, berekoitasun ori kentzeko?....

¿Zenbat Escuelas de formación profesional agrícola dauzkate baserritarrak, beren lurretan nola lan egin erakusteko?....

Obe luteke orrela itzegiten dutenak, lepuan gañian burua baleukate.

Baserritarrari berekoitasuna, beren gañetik daudenak eman diote; ez berez eroskorra dalako.

¿Zergatik ezta baserritarrentzat jartzen, beste lantegietan lan egiten erakusteko jarri diran ainbeste Escuelas de formación profesional?.

Orduan bai, joango litzake baserritarren berekoitasuna.

Baserritarra, edozein bezin buru argi, ta biotz onekua da.

Betoz ba, Crédito agrícola deritzan estaduaren laguntzak; baña ez, traktoreak eta segadorak erosteko; baserritarrai beren lurretan nola lan egin erakusteko baizik.

Gutxienez, bost ikastetxe bear dira Gipuzkoan; bat, Donostitik Irun bitartean, eta beste lauak, nai dezuten lekuan.